martes, 19 de abril de 2016

ZURE BAZKARIRIK GOZOENA

Irakurri ingelesezko liburuan duzuen eredua: Sunday Dinner irakurgaia, Bon Appétit! ikasgaian. Beraz esan:

  1. Zein da zure bazkaririk gozoena?
  2. Noiz egiten duzu?
  3. Non egiten duzu?
  4. Zer jaten duzu?

lunes, 4 de abril de 2016

OHITURA OSASUNTSUAK

Idazlan honetan zure ohitura osasuntsuak kontatuko dituzu. 5 ohitura osasuntsu azaldu behar dituzu. Eskema honi jarraitu behar diozu, urratsez urrats:

1. Egunero, astero, urtero, noizean behin, batzuetan, maiz..Denbora-aditzondoa. -ERO....
Egunero...

2. -t(z)en. Aspektu ez burutua. _ _ _ _ _
fruta jaten...

3. naiz/ dut-ditut.
dut
4. -t(z)ea...ona/ komenigarria/ osasungarria / atsegina / garrantzitsua

Egunero fruta jatea ona da
5.-t(z)eko.
gorputza gazte-gazte gordetzeko.

OHITURA OSASUNTSUAK
Egunero fruta jaten dut. Egunero fruta jatea ona da, gorputza gazte-gazte gordetzeko. (Beste lau esaldi egin behar dituzu).