martes, 26 de enero de 2016

Mendira joan behar dut

Mendira joan behar duzu, zure adiskideekin datorren igandean. Pentsatu zer egin nahi duzun, eta zer behar duzun. 10 kontutxo prestatu behar dituzu.


  1. Nik hamaiketako bat jan nahi dut hamaiketan; ogitarteko goxo bat prestatu behar dut.
  2. .....
  3. ......
  4. ......
  5. .......
  6. ......
  7. ......
  8. .....
  9. .....
  10. .....

jueves, 21 de enero de 2016

NAHI DUT

Hipermerkatu batera joan zarete, eta zuk gauza asko nahi dituzu. Zure gurasoek askotan esaten dizute ezetz. Kontatu zer nahi duzun, eta gurasoek zer esan dizuten.


-Nik telefono hori nahi dut.
-Ez, zuk ez duzu telefono hori behar. Zuk telefono berri bat daukazu.

lunes, 18 de enero de 2016

ZURE ETXEA

Non bizi zara: hirian, herrian, pisu batean, txalet batean?
Nolakoa da zure etxea?
Etxea garbitu behar izaten da. Zuk parte hartzen duzu?
Nork garbitu eta txukuntzen du zure logela?
Nolakoa da zure logela?
Gustatzen zaizu?
 Etxean zer egiten duzu: erosketak egin, garbitu, bazkaria prestatu, etxeko zaborrak eraman, arropa lisatu, brikolajea...?


martes, 12 de enero de 2016

Goiz bat parkean

Idazlan honetan orain arte ikasi duzuna erabiliko duzu.

Parke batean zaude, eta lagunekin elkartuko zara. Esan:
  1. Nor dira? Nola dute izena?
  2. Zer dira?
  3. Nongoak dira?
  4. Non bizi dira?
  5. Zer dute?
  6. Norekin dago?
  7. Norena da txakurra?
  8. Zenbat txori/zakur/gozoki ditu?
  9. Non daude/dago/zaudete?
  10. Nola dago?
  11. Nolakoa da?
  12. Noren aurrean/atzean/ondoan/zaude

domingo, 20 de diciembre de 2015

Amets baten azalpena

Zein amets gogoratzen duzu?
Azaldu zure ametsa hiruzpalau lerrotan:
  • Non zauden? Norekin?
  • Azaldu zure egoera: zer egin dut?, zertan ari naiz?

miércoles, 9 de diciembre de 2015

AITONAREN URTEBETETZEA

Gaur Tomas aitonaren urtebetetzea da. Esan nor etorri diren, eta non eta norekin bizi diren.

martes, 8 de diciembre de 2015

Gure eskolako ekintzak kontatu eta hormirudia

Gustuko tokian, nekerik ez.

  1. Hasteko, gure eskolan egiten den ekintza bat kontatu behar duzu:

Gure eskolan jaialdiak egiten dira, ezta? Noiz egiten dira? Eta zer ospatzen da?
Inoiz hartu al duzu parte jaialdiak antolatzen?
Eta jaialdietan hartzen al duzu parte? Zer-nolako ekintzak gustatzen zaizkizu gehien: jolasak, kirola, dantzaldiak, zinea, antzerkia...?

    2. Festa antolatzen.

  • Hormirudia egin. Kartulina bat hartu eta festaren iragarpen kartela egin. Irudiaz gain:
Zer iragartzen den, noiz izango den, non...azaldu.
Jendea parte hartzera animatu.
  • Beste kartulina txikiago batean, egitaraua azaldu.
  • Gonbidapen txartela diseinatu, beste maila bateko ikaskideei bidaltzeko. Ez ahaztu menua!