domingo, 20 de diciembre de 2015

Amets baten azalpena

Zein amets gogoratzen duzu?
Azaldu zure ametsa hiruzpalau lerrotan:
  • Non zauden? Norekin?
  • Azaldu zure egoera: zer egin dut?, zertan ari naiz?

miércoles, 9 de diciembre de 2015

AITONAREN URTEBETETZEA

Gaur Tomas aitonaren urtebetetzea da. Esan nor etorri diren, eta non eta norekin bizi diren.

martes, 8 de diciembre de 2015

Gure eskolako ekintzak kontatu eta hormirudia

Gustuko tokian, nekerik ez.

  1. Hasteko, gure eskolan egiten den ekintza bat kontatu behar duzu:

Gure eskolan jaialdiak egiten dira, ezta? Noiz egiten dira? Eta zer ospatzen da?
Inoiz hartu al duzu parte jaialdiak antolatzen?
Eta jaialdietan hartzen al duzu parte? Zer-nolako ekintzak gustatzen zaizkizu gehien: jolasak, kirola, dantzaldiak, zinea, antzerkia...?

    2. Festa antolatzen.

  • Hormirudia egin. Kartulina bat hartu eta festaren iragarpen kartela egin. Irudiaz gain:
Zer iragartzen den, noiz izango den, non...azaldu.
Jendea parte hartzera animatu.
  • Beste kartulina txikiago batean, egitaraua azaldu.
  • Gonbidapen txartela diseinatu, beste maila bateko ikaskideei bidaltzeko. Ez ahaztu menua!




lunes, 23 de noviembre de 2015

Gure jatetxea.

Sukaldari izugarri onak zarete, eta baduzue jatetxe eder bat. Zuen jatetxeko egunez eguneko menua prestatu duzue. Idatzi hemen zer ematen den jatera zuen jatetxean.
Seguru aski baten bat etorriko zaizue jatera.
On egin

miércoles, 18 de noviembre de 2015

DIETA BATEN EGUNEROKOA

Osatu behar duzu dieta baten egunerokoa. Horretarako, egunez egun, aste batean jan duzuna kontatu behar duzu, testu-liburuko eta lan-koadernoko hiztegia eta baliabide gramatikalak erabiliz. Esaterako

Astelehenean, esnea eta ogi txigortua hartu ditut gosaltzeko, dilistak bazkaltzeko eta tortilla afaltzeko. Asteartean...

15. orrialdeko 4. ariketan baduzu taula bat, oso lagungarria izango dena.

lunes, 16 de noviembre de 2015

Azterketako lana

Azterketarako idatzi zenuen idazlana sar ezazu txoko honetan. Gainerako ikaskideek zuzenduko dizute zure testua, eta gero zuk, zuzenketak ikusita, azken zuzenketa egin beharko duzu.

miércoles, 28 de octubre de 2015

GUSTATZEN ZAIZUN LAGUN OSPETSU BATEN CURRICULUMA

Orain, gustatzen zaizun lagun ospetsu baten curriculuma idatzi behar duzu. Aurrekoan bezala, informazio hau eman behar duzu:

- Nor da?
- Noiz jaio da?
- Non bizi da?
-  Non ikasi du?
- Zer da?
- Zer gustatzen zaio egitea?
- Eta zer ez?
- Zer daki egiten?



miércoles, 21 de octubre de 2015

Curriculum txikia.

Curriculum txiki bat idatzi behar duzu. Curriculum horretan segidako kontuak aipatu behar dituzu: nor zaren: noiz jaio zinen; zenbat zareten etxean; non bizi zaren; non ikasi duzun; zer gustatzen zaizun egitea, eta zer ez; zer dakizun egiten; eta zer toki bisitatu dituzun.

martes, 20 de octubre de 2015

Etxera telefonoz deitu.

Hiri berri bat bisitatu duzu. Etxera deitu behar duzu ikusi duzuna kontatzeko. Horretarako, elkarrizketa bat egin behar duzu, zure amaren eta bion artekoa. Hartu 28. orrialdeko 18. ariketa eredutzat.

miércoles, 9 de septiembre de 2015

AURKEZPEN PERTSONALA

Azaldu zure datu pertsonalak fitxa batean. Ondoren, idatzi zure tutoreari gutun bat eta azaldu nolakoa zaren, zure fisikoa eta izaera. Kontatu:
- Nola portatzen zara etxean? Eta eskolan?
- Zer egiten duzu etxean?
- Nolakoa zara?
- Non haserretzen zara gehiago, etxean ala eskolan?
-Ondo konpontzen al zara gurasoekin? Eta lagunekin? Eta irakasleekin?


jueves, 25 de junio de 2015

Sketch barregarria

Idatzi sketch barregarri bat. Horretarako:
  • Gertaera (non, noiz, zer...) eta bi pertsonaiak erabaki eta zehaztu.
  • Elkarrizketa idatzi. Elkarrizketari sarrera bat egin gertaera kokatuz.
  • Nahi izanez gero, antzeztu.
  •  

miércoles, 24 de junio de 2015

Ikasgelako arauak

Idatzi gelarako arauak edo eginbeharrak eta hormirudia egin. Kontuan izan:
  • ordutegiak
  • ardurak
  • jarrerak
  • garbiketa
  • eskubideak
  • betebeharrak

Kontaketa

Idatzi ordena kronologikoan egoera edo ekintza interesgarri bat: gimnasiako klasea, gaurko atsenaldia, asteburuko ateraldi bat, pasadizu barregarri bat...


GAZTE BAT BEHAR DU PUBLIZITATE AGENTZIA BATEK

Publizitate agentzia batek pertsona gazte bat behar du telebistako iragarki baterako.
Ezaugarriak:
  • 18 eta 24 urte bitartean.
  • Altua: neska bada 1,70 m gutxienez; mutila bada 1,80.
  • Itxura erakargarria.
  • Kirolzalea.
  • Pertsona irekia, optimista, alaia, lanerako gogo handikoa. Gauzak arrazoiz egiten dituena.
Bidali zure curriculum txikia.